Tus mascotas viajan felices en ALSA
Tus mascotas viajan felices en ALSA

Bidaiatu zure maskotarekin

Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 11. artikuluak ez du uzten autobusetan lagun egiteko animaliak eramatea bidaiarien aldamenean; salbuespen bakarra laguntza-txakurrak dira, eta jabeekin egon behar dute denbora guztian, horien erantzukizuna izanik.

CEAV+Purina+ALSA
 

ALSAk orain dela gutxi egin zuen bat Purina España eta Bidaia-agentzien Espainiako Konfederazioak (CEAV) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin lankidetzan sortutako “Viajar Juntos es Mejor” programarekin; horregatik, Purinako eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko albaitari eta profesional adituen aholkularitza dugu, gure ibilgailuetan maskoten bidaia-baldintzak hobetzeko ekintzetan lankidetzan aritzeko eta halako ekintzak sustatzeko ez ezik, haiek errepide bidezko garraio publikorako sarbidea eta konektibitate handiagoa izatea bultzatzeko ere bai; horrela, zure maskotarekin eroso eta seguru bidaiatu ahalko duzu autobusean.

Erantsi zure maskotarentzako txartela zure txartelari erosketa-prozesuaren 2. urratsean horretarako dagoen laukian; txartelaren prezioari % 50eko gehigarria* aplikatuko zaio.

* Laguntza-txakurrak ez dira egongo arau hauen eraginpean; izan ere, bidaiarien kabinaren barnean bidaiatu ahalko dute laguntza-txakurrek inolako gehigarririk aplikatu gabe prezioari; erdiko korridorean egongo dira, animaliaren titularraren (pertsona itsuaren) aldamenean (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 11. artikulua), eta eskatutako dokumentazioa izan beharko dute.

Maskotentzako bidaiari-lekuen ezaugarriak eta neurriak autobusean bidaiatzeko

  • Gehienez maskota bat (1) onartuko da zerbitzu bakoitzeko, eta lagun egiteko animalia txikiak baino ez dira onartuko; gehienez 10 kg-ko txakurrak, katuak, hudoak, hegaztiak (baserrikoak izan ezik) eta abar.
  • Salbuespenezko egoeretan baino ezingo ditu gidariak onartu beste maskota ez-arriskutsu batzuk, egoera berberetan eta beste edozein animalia garraiatzeagatiko zenbateko berberaren truke, betiere zerbitzu-teknikariak baimena ematen badio aldez aurretik

Arrunta klaseko autobusak

  • Arrunta klaseko gure autobusetan, maskotak ibilgailuaren bodegan bidaiatuko du, bidaiariak ekarritako transportin edo bestelako elementu itxi eta seguru baten barnean; elementu horrek hondakinak edukitzeko hondo iragazgaitza izan behar du.

Supra eta Premium klaseko autobusak

Supra klaseko gure autobusek ekipajeaz aparteko konpartimentu bat dute, handia, egokitua eta aireztapenez hornitua, zure maskotak kalitatezko bidaia izan dezan.*

Premium zerbitzuko autobusek ere ekipajeaz aparteko bidaiari-leku handi bat dute, baina bidaiarien klimatizazioa du konpartimentu horrek.

*Supra klaseko autobusen kasuan, gomendatzen da saiatzea ez bidaiatzen oso giro-tenperatura altuko orduetan.

Maskotetarako bidaiari-lekua Supra autobusetan

Bidaiari-lekua Supra autobusetan

Maskotetarako bidaiari-lekua Premium autobusetan

Bidaiari-lekua Premium autobusetan

Bidaiatu baino lehen egin beharreko urratsak

Bidaiatu ahal izateko baldintzak

Zu zara zure maskotaren arduraduna eta, horregatik, zure maskotak bidaia segurtasunez eta erosotasunez egin dezan, bidaian bete behar dituzun baldintzak gogorarazten dizkizugu:

Garraioan zure maskota babestuta eta eroso egongo dela bermatzea da betebehar horien xedea.

  • 12 astetik gorako animaliak baino ez dira onartuko.
  • Gainera, elektronikoki identifikatuta egon behar dute, mikrotxip bidez.
  • Animalia identifikatzen duen beharrezko dokumentazioa eraman behar da, eta animaliak beharrezko txerto guztiak eguneratuta izan behar ditu, jatorrizko eta helmugako araudi autonomikoaren arabera (osasun-kartilla edo pasaporte eguneratua eta indarrekoa).
  • Parasitoak kenduta izan behar dituzte, nola barnean hala kanpoan.
  • Animaliek erabat osasuntsu egon behar dute, zauririk gabe eta beren kabuz mugitzeko moduan.
  • Eme umedunak ezingo dira autobusean garraiatu, ezta duela astebete erditu dutenak ere.
  • Transportin zurrun bat ekarri behar duzu, barnetik ireki ezin dena, zure maskotaren neurrira egokitua eta bidaiarako aukeratu duzun autobusaren kategoriaren arabera adieraziko dizugun hutsunea baino txikiagoa.

Garraioa baino lehen kontuan hartu beharreko gomendioak

  • Txakurkumeak eta katakumeak garraio-baldintzetan edukitzea, oro har, sozializazio-denboraldian.
  • Bidaia hasi aurreko astean animalia albaitariarengana eramatea, osasuntsu dagoela ikusteko.
  • Biharamunean animalia bainatzea, ez dezan gaizki usaindu.
  • Animaliari janaririk ez ematea bidaia hasi aurreko 6 orduetan.
  • Bidaia hasi baino lehen, animalia paseatzera ateratzea 30 minutuz eta saiatzea txiza eta kaka egin dezan.
  • Irentsi ezin den jostailu bat eramatea transportinaren barnean.
  • Bidaiarako edontzi bat eta ura hartzea.
  • Helmugan albaitari batekin harremanetan jartzeko datuak izatea.
  • Animaliak beharko duen «ekipajea» eramatea: janaria, jateko eta edateko ontziak, botikak, jostailuak, uhala, arnesa, orrazia, gorozkietarako poltsak, eta animaliak atseden hartzeko gauzak.
  • Animaliari telefono-zenbakia duen identifikazio-plaka bat ipintzea, galtzen bada zurekin harreman jartzeko.
  • Seguru egotea helmuga-ostatuan animalia onartuko dutela eta helmugan egingo dituzun jarduerek ez dizutela galaraziko animaliaren ardura hartzea.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko eta Purinako albaitari-taldearen aholkularitza izan dugu. Gomendio horietan aldaketaren bat sartu ahalko da, Lagun egiteko Animaliak Arduraz edukitzeko Jarduketa-planean (PATRAC) onartutako dokumentuen arabera.

Oso ondo! Urrats horiek egiten badituzu, zure maskota prest egongo da bidaiatzeko. Baina jakingo duzun bezala, transportin homologatu eta seguru batean egin beharko du bidaia zure maskotak.

Nola jakin dezakezu zure maskotarentzako transportinak zer neurri izan behar duen?

El Transportinaren neurriek zure maskotaren tamainara egokituta egon behar dute; zehazki, honako neurri hauek izan beharko ditu transportinak, gutxi gorabehera:

Nola neurtu nire maskota harentzako transportina aukeratzerakoan?

Laburbilduz, hauek izango dira transportinaren neurriak:

  • Luzera: animaliaren luzera, muturraren puntatik isatsaren oinarriraino + 15 cm (gutxi gorabehera).
  • Zabalera: animaliaren zabalera bider 2,5 (gutxi gorabehera).
  • Altuera: animaliaren altuera, lurretik animaliaren puntu altueneraino neurtuta + 15 cm (gutxi gorabehera).

Honako hauek kontuan hartu behar dituzu::

  • Lagun egiteko animaliak haien neurrira egokitutako eta lotutako transportinen barnean bidaiatuko dute, ibilgailuaren mugimenduarekin lekuz ez aldatzeko moduan.
  • Transportinen materialak ez-toxikoak eta erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak izango dira; gainera, ez dira izango behin erabili eta botatzekoak. Ateak transportinaren mutur oso bat osatu beharko du, eta ezin izango da halabeharrean ireki, ez kanpotik ez barnetik.
  • Transportinak material xurgatzailea edukiko du, gorozkirik jario ez dadin.
  • Animaliari ura eman beharko zaio, gutxienez 8 orduan behin.

Bidaiaren egunean

Autobusa irten baino 15 minutu lehenago (gutxienez) han egon behar duzu animaliarekin, eta zuk zeuk sartuko duzu animalia kaiolan, gidariak esandakoaren arabera ipinita autokarrean.

Consideraciones en el transporte de tu mascota el día del viaje

Animalia autobusetik ateratzeko ardura ere jabearena izango da, eta saiatuko da inguruan pertsonarik ez dagoenean ateratzen animalia, gainerako bidaiarientzako deserosoa edo arriskutsua izan litekeen egoerarik gerta ez dadin.

Animalia autobusetik atera ondoren, bidaiari-lekuak garbitu eta desinfektatu egingo dira.

ALSAk lagun egiteko animaliak garraiatzeko ezarrita dituen baldintzak estatuko eta Europako erregelamenduetan finkatutako baldintzak betetzen dituzte.

ALSAren eta Traveldog-en arteko lankidetza

ALSAk maskotak garraiatzeko aukera gehiago eskaini nahi dizkie bezeroei eta, horretarako, Traveldog-ekin lankidetzan jardun da.

Akordio hori ALSA konpainiak maskotak garraiatzeko baldintzak hobetzeko duen sentsibilitatearen ondoriozkoa izan da, eta horri esker, gaur egun beste bidaia-aukera bat eskaintzen dugu Madril-Alacant-Benidorm ibilbidean..

Traveldog, gurekin lankidetzan aritzen den enpresa "maskotentzako bidaia" nazionaletan eta nazioartekoetan espezializatutako Espainiako lehen konpainia da, eta begirunez eta profesionaltasunez dihardu. Hemen duzu informazio guztia.

 

Logo Traveldog Logo ALSA