Alsan, txartela erosteko prozesuan, automatikoki esleituko zaizu autobuseko eserleku bat.

Nola aldatuko dut eserlekua?

Zure eserlekua Alsaren webgunean, app-ean, 902 422 242 telefono-zenbakian eta saltokietan alda dezakezu.

Baldintzak

Alsak lehenespenez esleitutako eserlekua aldatzeak, erabiltzaileek eserleku batzuen eskaera handiagoa edo txikiagoaren eta ibilgailuen okupazioaren optimizazioaren araberako kostuak ekar ditzake, besteak beste.

Erosteko prozesuan zure eserlekua aldatu nahi izanez gero:

Webgunean

1. Nahi duzun ordutegia aukeratuta, «Pertsonalizatu zure bidaia» atalera igaroko zara.

2. Sakatu «ALDATU ESERLEKUAK» autobusaren planoa eta eserlekuen zenbakiak ikusteko.

  • Urdinez dagoen eserlekua autobusean une honetan daukazun eserlekua da.
  • Berdez dauden eserlekuak libre daude oraindik; hautatu egin ahal izango dituzu, beraz.
  • Grisez dauden eserlekuak zerbitzu bereko beste bidaiari batzuek hartuta daude; ez daude libre.

3. Sakatu nahi duzun eserleku librearen gainean; urdinera aldatuko da automatikoki eta autobuseko eserleku hori esleituko zaizu.

App-ean

1. Ordutegia aukeratu ondoren, «Zerbitzu gehigarriak» atalera igaroko zara. Ez bazaude Alsa Plus gisa identifikatuta, zure bidaiari-datuak adierazi beharko dituzu.

2. «Eserlekuak» aukeran, sakatu «ALDATU» autobusaren planoa eta eserlekuen zenbakiak ikusteko.

  • Urdinez dagoen eserlekua autobusean daukazun eserlekua da.
  • Berdez dauden eserlekuak libre daude oraindik; hautatu egin ahal izango dituzu, beraz.
  • Grisez dauden eserlekuak zerbitzu bereko beste bidaiari batzuek hartuta daude; ez daude libre.

3. Sakatu nahi duzun eserleku librearen gainean; urdinera aldatuko da automatikoki. Sakatu «EGINDA» eta autobuseko eserleku gisa esleituko zaizu.

Txartela erosten amaitutakoan eserlekua aldatu nahi izanez gero:

Webgunean

1. Orri nagusian, bilatzailearen azpian, sakatu «Kudeatu zure txartelak».

2. Hautatu aukera hauetako bat zure txartela identifikatzeko:

  • Erreserba-zenbakia eta eroslearen NANa.
  • Ordainbidea eta erosketa-data.

3. Sartu «Aukerak» atalean eta sakatu «ALDATU ESERLEKUA» autobusaren planoa eta eserlekuen zenbakiak ikusteko.

4. Sakatu nahi duzun eserleku librearen gainean; urdinera aldatuko da automatikoki. Sakatu «GORDE» eta autobuseko eserleku gisa esleituko zaizu.

App-ean

1. Menuan, sartu «Nire bidaiak» aukeran.

2. Txartela webgunean erosi bazenuen, hori inportatu dezakezu «Inportatu» sakatuz eta zure nortasun-agiria eta erreserba-zenbakia adieraziz.

3. Ondoren, sartu «Ikus txartela» aukeran eta sakatu «Aldatu txartela».

4. «Aldatu eserlekua» atalean sartuz gero, autobusaren planoa eta eserlekuen zenbakiak ikusi ahal izango dituzu:

  • Urdinez dagoen eserlekua autobusean esleituta duzun eserlekua da.
  • Berdez dauden eserlekuak libre daude oraindik.
  • Grisez dauden eserlekuak beste bidaiari batzuek hartuta daude; ez daude libre jada.

5. Saka ezazu nahi duzun eserleku librearen gainean, eta urdinera aldatuko da. Sakatu «EGINDA» eta autobuseko eserleku gisa esleituko zaizu.

Zure eserlekua aldatu ere egin ahal izango duzu Informazio eta salmentarako telefono-zenbakiaren, saltokien eta autosalmentako makinen bidez erosten baduzu. Azken horretan, halere, erosteko prozesuan baino ezin izango duzu eserlekua aldatu.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)