Bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak
ONGI ETORRIA ALSA-RA
Gure erakundeak, gure zerbitzuen kalitatearen hobekuntzarekin konpromezu zehatz bat dauka, zure bidaia gustukoa izan dadin segurtasun, erosotasun eta puntualtasun baldintza guztiekin.
Ondorengo dokumentuak, bidaiari bezala dituzun eskubideei buruzko informazio garbi eta zehatz bat agertu nahi dizu.
Jakinarazi nahi diguzun edozein ohar, erreklamazio edo aholku eskertzen dizugu, horrela eskeintzen dizkizugun zerbitzu baldintzak hobetzeko aukera izango baitugu.
AUTOBUSA DAGOEN DESPLAZAMENDU BIDE ZIURRENA DA
Segurtasuna gure enpresa politikaren funtsezko konpromezuetariko bat da, gure inbertsio handienak ondorengo arloetan egiten ditugularik: ibilgailuen segurtasun baldintzak, gure autobusekin erlazionaturiko mantentze lan zehatzak eta langileriaren hezkuntza eta hautapenarekiko arreta finkoa.
Estatistika guztiek agertzen duten bezala, autobusa, dagoen desplazamendu bide ziurrena da, beste garraio bide batzuekiko abantaila nabarmenekin.
Norberaren ibilgailuarekin bidaiatzea baino hogei aldiz ziurragoa da eta trena baino hiru aldiz ziurragoa ere.
ZURE LAGUNTZARI ESKER ERE
Ibilgailuan igotzeko garaian, segurtasun neurriei buruz, larrialdi managailuen zabalpenari buruz eta ebakuazio neurriei buruz informatu zaitez.
Erdiko pasabidea eta larrialdietarako irteerak libre utzi eta ateen irekitzea edo istea edo autobusaren sarrerak eta irteerak ez oztopatu. Arrazoirik gabe ez itzazu inoiz larrialdietarako ateen aparatuak erabili hauek irekitzeko.
Beirak hausteko mailuak eta su-itzalgailuak errespetatu eta hauetariko batenbat falta dela nabaritzen baduzu, gure langileei abisatu, tresna hauek istripu kasuan guztiz beharrezkoak baitira.
BIDAIA AUTOBUSEAN. BIZIKIDETZARAKO GUNEA
Autobusa bizikidetzarako gunea da denbora luzeetan zehar, jende askorentzat eta leku mugatu batean.
Bizikidetza ona dela bermatzeko kontu berezia izan beharko dugu denok elkarrekiko errespetu arauekin.
Higiene baldintza egokiak eduki beharko ditugu eta beste bidaiari batzuentzat gogaikarriak diren objektu edo janzkerak saihestu beharko ditugu.
Autobuseko hornikuntza garbi mantendu zakarrontziak erabiliz. Autobusak barnean komuna baldin badauka, kontu berezia izan mesedez hau garbi mantendu ahal izateko
Beharrezkoa da beste bidaiariekin eta autobuseko langileekin tratu egoki bat edukitzea, besteentzat gogaikarriak izan daitezken jarrerak galeraziz.
Gogoan izan debekatua dagoela autobusean erretzea, 6 R.D. 1293/1999 artikuluaren arabera.
Pelikulak bakarkako soinuaren bidez pasako dira eta entzungailuak autobusean lortu ahal izango dituzu.
Zure bidaierako autobusaren aire giroa, geldiera teknikoak, pelikula eta musika emanaldiak prestatu ditugu zure bidaia ahalik eta erosoen izan dadin.
Edozein aholku lagungarria izango da bidaia ahalik eta erosoen izan dadin.
GIDARIA: SERGURTASUNAREN PROFESIONALA.
Gure gidariak bereziki hautatuak eta hezituak izan dira zure segurtasuna bermatzeko eta zuri arreta egoki bat emateko.
Bere adierazpenei kasu egin, segurtasun arrazoiengatik eta bidaiari guztion mesederako egingo baititu.
Gidariak bere esfortzua, eta kontzentrazio eta profesionaltasun gaitasuna erabiliko ditu zure bidaia segurtasunez egin ahal izateko. Beraz, gidatzen dagoen bitartean ez ezazu bere arreta galerazi. Zerbait esan nahi badiozu, mesedez itxaron autobusa geldi egon arte. Edozein erreklamazio edo iradokizun, helburuko lekura iritsitakoan egin ahal izango duzu.
Gidariak baimenduriko lekuetan soilik utzi edo jaso ahal izango ditu bidaiariak. Ez itzazu geldiuneak aldez aurretik prestatutako lekuetatik kanpo eskatu.
TXARTELEN EROSKETA:
>Zure txartelak ALSA-ko edozein salmenta puntuetan erosi ahal izango dituzu, bertan txartelaren prezioa, deskontu posibleak, irteera eta iriste orduak, antolatutako geltokiak, eserleku eskuragarritasuna eta beste edozein zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izango duzularik.
Zure txartelaren erosketa errazteko, ALSA-k ondorengo aukera hauek eskeintzen dizkizu:
- Internet bidezko txartel salmenta: gure web orriaren bitartez (www.alsa.es), edozein informazio jaso ahal izango duzu eta txartelak erosi ahal izango dituzu.
- Telefono salmenta eta informazio zerbitzua: 902 42 22 42 telefonoaren bidez edozein informazio lortu, erreserbak egin eta txartelak erosi ahal izango dituzu. Zerbitzu hau 24 orduz urteko 365 egunetan zehar zure esku egongo da.
- Mugikorraren bidezko erosketa, sar zaitez www.alsamovil.es-en eta goza ezazu zerbitzu berri hau.
- Baimenduriko komertzial lankide sarea.
Demanda handiko egunetan (asteburuak, zubiak, oporrak) txartelak ahalik eta aldeaurre hadienarekin hartzea gomendatzen dizugu. Txartela erosterako unean egiaztatu ezazu datu guztiak ondo daudela. Txartela bidai osoan zehar mantendu ezazu, gure langileek edozein unetan hau eskatu ahal izango dizute eta.
PREZIOAK ETA DESKONTUAK
Legalki ezarriak dauden deskontu eta beherapenak lortu ahal izateko eskubidea izango duzu.
Talde zehatz batzuentzako ezarriak dauden hainbat deskontu (adinduak, haurrak, familia ugariak) ALSA-ko salmenta puntuetan soilik lortu ahal izango dira. Beste bide batzuen bidez eginiko erosketak (bidai agentziak, Internet bidez edo telefonoz) ezarririko baldintza zehatzen arabera egingo dira.
Bidaiariaren egoera pertsonalaren arabera egindako deskontu edo beherapenetan, bidaiariak bere egiaztagiria azaldu beharko du eta bidai osoan zehar berarekin eraman beharko du hau.
BAGAJEA
30 Kg.-ko bagajea doan eramateko eskubidea daukazu (25 kilo zerbitzu internazionaletan). Gainera, autobuseko kabinan neurri txikitako esku bagajea eramateko aukera izango duzu, aldez aurretik gidariaren baimena baduzu.
Bagaje bezala ez dira hartzen bizikletak edo surf-oholak.
Arriskutsuak diren objektu edo materialak debekatuak egongo dira autobusean (gai sukoiak, toxikoak, korrosiboak, infekziozkoak edo erradioaktiboak) eta baita pisu edo karga gehiegizkoak ere.
Enpresa, bagajeak bidaian zehar jasan dezaken edozein kalte edo galeraren arduradun izango da (beharrezko kasuetan ezik, berezko akatsengatik edo bidaiariaren errua denean ezik).
Hala eta guztiz ere, kontutan izan enpresaren ardura mugatu dagoela ( 3 R.D. 1136/1997 artikuluaren arabera), beraz, zure bagajeak balio handiago bat baldin badauka, txartela erosterako unean, honi errespontsabilitate handiago bat daukan muga jartzea nahi duzula esan beharko diguzu.
Legeak galerazia dauka autobusaren barnean edozein animalia eramatea, itsuen gida-txakurrak ez ezik.
ATZERAPENAK ETA EZEZTAPENAK
>Edozein atzerapen edo arazoren kasuan, enpresaren betebeharra da bidaiaria informatua edukitzea. Beharrezkoa baduzu, enpresak atzerapen ziurtagiri bat emango dizu.
Enpresaren erruarengatik zerbitzua ezeztatzen bada, eskubidea izango duzu txartelaren dirua berreskuratzeko edo beste bidai batean eserlekua izateko.
Autobusaren irteera puntuala izatea bermatu ahal izateko, 15 minutu lehenago autobusean egotea gomendatzen dizugu. Geldiera teknikoetan ere, gidariak esan duen orduan egon beharko zara berriro autobusean.
BIDAIARI BEREZIAK
ALSA-k arreta berezi bat eskeintzen die bidaiari batzuei, esaterako, laguntzaile gabe bidaiatzen duten adingabetuei edo mugikortasun mugatua duten pertsonei.
Errege-dekretu berriaren arabera, 2007ko OTSAILAK 01etik AURRERA HAUR GUZTIEI SALDUKO ZATZAIZKIE TXARTELAK, ADIN BEREIZKETARIK GABE.
Garraiatutako bidaiari zenbakia ezin da baimendutako eserlekuak baino handiago izan, beraz haur guztiak bidaiari bezala hartuak izango dira (965/2006 Errege-dekretua).
SUPRA saila zerbitzuak aukera ematen du bakarrik doazen haurrei laguntzaile bat jartzeko. Salmenta bulegoetan galdetu.
Era berean, ibilgailu batzuk ekipamendu bereziak dauzkate mugikortasun mugatua duten pertsonentzako. Aldez aurretik abisatu mesedez zure egoera pertsonalari buruz, ekipamendu hauen erabilgarritasuna bermatzeko.
IBILGAILU LAGUNGARRIAK
Okupazio altua dagoen denboraldietan ahalik eta eserleku gehien eskeini ahal izateko, posible da zerbitzu hau betetzen ari den autobusa ohizkoa ez izatea, baizik eta beste enpresa homologatu batena izatea.
Kasu hauetan eskeintzen dugun zerbitzu kalitate maila ohizko kalitatearen antzekoa izango da.
MUGAZ GAINDIKO IZAPIDEAK
Bidai internazionaletan, bidaiariaren betebeharra da zerbitzuak zeharkatzen dituen herrialde desberdinetatik pasatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eramatea. Ziur ez baldin bazaude, zeharkatu beharreko edo helmugako herrialdeko Enbaxadan galdetzea gomendatzen dizugu.
Gogoan izan 6010.12 euro gainezko edozein zenbateko aitortu behar duzula, eta baita muga-zerga edo zerga bereziak dituzten produktu guztiak ere.
Shengen Gunetik kanpo doazen bidaietan garraio enpresa izango da zure agiriak ziurtatzearen arduradun eta behartuta egongo da beharrezkoak diren agiriak ez dituen bidaiaria ez onartzea. Horrelako kasuetan, bisitatzera zoazen herrialdeko kontsulatuarekin egiaztatu beharko duzu ziurtagiri guztiak dauzkazula bertatik pasatzeko edo bertan gelditzeko, eta honetarako beharrezkoak diren dokumentu guztiak izan arte, bidaia atzeratzea gomendatzen dizugu.
ZURE KONFIDANTZA ETA LEIALTASUNA ESKERTZEN DUGU...
>ALSA-k, Bus Plus Leialtasun Programa dauka bere bidaiarien leialtasuna eta konfidantza saritzeko.
BUS PLUS txartelaren jabe baldin bazara, txartelak erosteko unean azaldu ezazu hau edo bere zenbakia sar ezazu erosketa web bidez egiten baduzu. Honen erabilerari esker, puntuak gehitzen joango zara opari eta abantailak lortu ahal izateko.
Alsa Plus dohaineko txartela eskuratzeko eskubidea daukazu, hau enpresako edozein salmenta puntutan edo www.alsa.es web orriaren bidez egin ahal izango duzularik.
Bus Plus txartelari buruzko informazio gehiago
IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK
Zure esku daude erreklamazio liburu ofizialak eta iradokizun orriak, nahi izandako kexa edo iritzi desberdinak bidali ahal izateko. Edozein erreklamazio, aparteko informazio bide bat da gure zerbitzuak hobetu ahal izateko.
Edozein disputa konpondu ahal izateko, irteerako edo iritsierako lekuko edo txartela erosi duzun lekuko Garraio Arbitraje Batzordera jo dezakezu.
Azkenik, edozein zalantza edo kontsultarako dauzkagun bideak agertu nahi dizkizugu: gure Bezeroaren Arreta Zerbitzua, Alcalá Kalea, 478. 28027 ¿ Madrilen edo 91 327 05 40 telefono zenbakia.
