Uso de cookies

En ALSA utilizamos cookies, propias y de terceros, para mejorar su experiencia de usuario, mejorar nuestros servicios y para mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando o vuelve a acceder al portal de nuevo sin cambiar su configuración, consideraremos que acepta recibir cookies en esta página web. Le recordamos que puede cambiar la configuración de cookies de su navegador en cualquier momento así como obtener más información de nuestra política de cookies.

ALSA-ren historia

Etengabeko berrikuntza eta hobekuntza, eta bezeroari zuzenduriko garraio kudeaketa dira ALSA-ren historia eta orainaldiaren norabideak ezartzen dituztenak. ALSA, bere jatorrietan zeuzkan ilusio berdinekin, aurrerantz begiratzen duen mundu interkomunikatu batean sartua dagoen erakunde bat da.


XIX. mende bukaerako Asturiasko mendebaldeko ibilbideak, gure enpresaren sorkuntzaren lekuko izan ziren Luarcan aritzen zen "La Ferrocarrilana" lehen konpainiarekin, Luarca-Oviedo ibilbidea 15 ordutan egiten zuelarik. Urte batzuk geroago, 1899an, material eta izen berriarekin, "El Luarca, automóviles de viajeros"-ek (El Luarca, bidaiarien automobilak), denbora hau 8 ordutan hobetu zuen lurruneko lehen autoekin, enpresako lehenak.

XIX. mende bukaeran eta XX. Mende hasieran, gizarteak aldaketa handi bat jasango du: aurrerapen teknologikoak; hauek, animaliek tiratutako ibilgailuen aldaketa suposatuko dute lehenengo lurrunezko makinak erabiliz eta ondoren eztanda motorrak erabiliz, honek garraio garapenerako aukera apartak eskeiniko dituelarik

Bidaiari eta merkantzien garraioa oso garrantzitsua zen, bai elikagaien eta izakinen garraiorako eta bere baitan zeuden erkidegoen arteko truke soziokulturalentzako eta garapenerako ere. Hasiera zaila izan zen, lan handikoa, baina gaur egun gure profesionaltasuna erakusten duen oinarriak betetzeko balio izan zuen.

Asturiasko mendebaldeko eremua ekonomikoki garatzen ari zen, eta, Automóviles El Luarca (El Luarca automobilak)-k (denborarekin hartzen joan zen izena) garapen horretan parte hartu zuen bere lehen bidaia 1916-ko ekainean gasolinazko motordun kotxe batekin eginez.

Bidaiari eta merkantzien garraioan hartutako esperientzian oinarrituz, 1923an La Sociedad Automóviles Luarca, S.A. (ALSA) (Luarca Automobilen Baltzua, S.A) sortu zen. Horrela, gaur egun ALSA-ren errealitatea isladatzen duten garraioekin erlazionaturiko ekintzen oinarriak aurrera eraman ziren eskema moderno batekin.

Ordundik, ALSA, errepidez eginiko bidaiari garraioaren ekintzetan espezializatuagoa dagoen enpresa bezala ezagutzen da.
Hirurogeigarren hamarkada, ALSA-ren historian inflexio puntu bat izan zen eta aurrerapen handi bat suposatu zuen, gure enpresaren hazkunde finkoaren hasiera izan zelarik.
1964an Oviedo-Paris-Bruselas linea jarri zen martxan, eta urte berean, Asturias-Madril zerbitzu erregularra. Gehitze berri hauek posible egin zuten bere bektoreak Europako beste leku batzuetara zuzentzea (Suiza, Portugal,¿), bere garraio sarea poliki poliki zabalduz eta gero eta erkidego gehiagotara iritsiz.

Europa kanpoko internazionalizazio prozesua 1984an hasi zen Txinatar Herri-Errepublikan. Ondorengo pausoa Marokoko Erreinua izan zen, Marrakech-ko herri garraioaren kudeaketaren esleipenarekin, 1999an lortua.

Eskualde bakoitzean, esaterako Galizia, Kantabria eta Castilla Leonen oso garrantzitsuak diren enpresak ALSA-ren parte izatera pasa ziren 90eko hamarkadan. 1999an Grupo Enatcar enpresa publikoa eskuratu zuen.

Gaur egunera itzuliz, momentu garrantzitsuena 2005ean ematen da National Express Group enpresa britainiarrarekin integratzen denean, eta 2007an Grupo Continental Auto, errepide bidezko bigarren garraio operatzaile nazionala eskuratzen duenean.

Etengabeko berrikuntza eta hobekuntza, eta bezeroari zuzenduriko garraio kudeaketa dira ALSA-ren historia eta orainaldiaren norabideak ezartzen dituztenak. ALSA, bere jatorrietan zeuzkan ilusio berdinekin, aurrerantz begiratzen duen mundu interkomunikatu batean sartua dagoen erakunde bat da.

  1. 1889

    La Ferrocarrilana, Luarca-ko diligentzia enpresa, gizarteko lehen aurrekaria

  2. 1890

    El Luarca Automóviles de Viajeros (bidaiarientzat kotxea) jaiotzen da, konpainiako lurrunezko lehen kotxearekin

  3. 1916

    Automóviles el Luarca-k gasolinazko kotxearekin eginiko lehen bidaia egiten du

  4. 1923

    Automóviles Luarca Sociedad Anónima eratzen da(ALSA)

  5. 1924

    Instalazio berriak Luarca-n

  6. 1926

    Alsa-ko automobiletara "bainuontzi" famatuak gehitzen dira

  7. 1941

    Gijongo autobus geltoki berriaren inaugurazioa

  8. 1942

    Gasogenozko autobusa Gerra zibilaren ondoren atera zen

  9. 1956

    "Aclos"-ak ALSA-ra iritsi ziren

  10. 1964

    Asturias - Madril zerbitzu erregularra ezartzen da