Cookien erabilpena

ALSA-n cookie-ak erabiltzen ditugu, geureak eta hirugarrengoenak, zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigazio ohiturak aztertuz zure gustukoen diren gaiekin erlazionaturiko publizitatea eskaintzeko. Zure konfigurazioa aldatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu edo berriro atari berdinera sartzen bazara, web orri honetako cookie-ak jasotzea onartzen duzula ulertzen dugu. Edozein unetan cookie-n konfigurazioa aldatu dezakezula gogora arazten dizugu, eta gainera informazio gehiago lortu ahal izango duzu gure cookie-n politika orrian.

Gizarte Errespontsabilitate korporatiboa

ALSA-n Gizarte Errespontsabilitate Korporatiboa, gure erakundeak gure eragiketa komertzialetan eta solaskideekiko erlazioetan dauzkan gizarte eta ingurugiro arduraren integrazioa bezala ulertzen dugu

Badakigu, gure enpresa jardueraren ingurumeneko eta gizarteko eraginaren hobekuntzarekin erlazionaturiko arazoak geroz eta garrantzitsuagoak direla, horregatik duela jada hainbat urte, Alsa-k mota desberdineko gizarte ekimenak bultzatzen ditu - kulturalak, zientifikoak, kirolekoak, laguntzakoak,¿ - eta gure Errespontsabilitate Korporatiboko ekintzak garatzen ditugu gainera.

Gure kultura ekimenak ere garatzen ditugu, bidaiarien artean banatzen diren poltsiko liburuen edizio periodikoa esaterako, edo urtero egiten dugun "Gurpilei buruzko ipuinak" literatura lehiaketa.

Alsa-k bere Errespontsabilitate Korporatiboko programak garatzen dituen ekintza lerroak ondorengo hauek dira batez ere:

  • Segurtasuna: Bidaiari eta langileen segurtasuna hobetuko dituzten ekintza guztiak.
  • Ingurumena: Garraio publikoaren erabilpenaren sustapena eta gure jardueraren kudeaketa, ingurumenaren ikuspuntu arduradun batetik. Gure ekintzak sail honetan ondorengo arloetara zuzentzen dira: gure jardueraren ingurumen inpaktua murriztu, isurketak gutxitzen dituzten energia eta teknologia garbiak erabili, ingurumen kudeaketa sistema bat ezarri, gure eragiketen ekoefizientzia eta ingurumen sentikortasunaren sustapena.
  • Bikaintasun operatzailea: Gure eraginkortasuna eta gure bezeroen kalitatea hobetzen dituzten jarduerak ezarri.
  • Pertsonak: Gure langileen igurikimenak betetzeko jardunbide egokiak eta ekimenak garatu. Hezkuntza jarduerak garatu, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten talde zehatzei sarrera erraztu eta profesio bizitza eta familia bizitzaren arteko berdinkatzea errazten dituzten neurriak hartu.
  • Erkidegoarekin konpromezua: Alor desberdinetan Erkidegoarentzat mesedegarri diren helburu nagusiak lortzeko ekintzak aurrera eramatea, esaterako: pobretasunaren aurkako ekintzak aurrera eramatea, zailtasunak dituzten taldeen gizarteratzerako laguntzak, zabaltze eta mezenasgo kulturala, kirol eta kultur arloko ekintzekin, edo Erkidegoko ingurumen kontzientziazio eta zabaltzerako ekintzak.